Buruntzaldeko gazteentzat Begirale Titulua ateratzeko ikastaroa antolatu dute Buruntzaldeko udalek. Ikastaroa irailaren 25ean hasi eta urtarrilean amaituko da. Ostiral arratsaldeetan eta larunbatetan (egun osoz) izango da. Eta tartean lau asteburu, igande eguerdira bitartean. Prezioa, 360 euro. Ikastaroa Andoainen izango da. Izena emateko epea asteartean irekiko da eta 18ra arte izango da. Hernaniko Udaleko Euskara Zerbitzuan eman behar da. Informazio gehiago www.hernani.net, www.buruntzaldea.org edo 943 337 029 telefonoan (Euskara Zerbitzua).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!