Urrutiak Zeberio IIari 35-33 irabazi zion atzo, ligaxkako bigarren partiduan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 28a, 02:00

Casino Kursaal Torneoko semifinaletako ligaxkako partidua jokatu zen atzo. Ligaxkako bigarren partidua izan zen atzokoa, zehazki, eta Urrutia eta Zeberio IIa izan ziren aurrez aurre. Joan den urteko txapelduna eta txapeldunordearen arteko partidua parekatua izan zen, baina Urrutiak argi utzi zuen merezitako txapela duela, 35-33 irabazita. Ligaxkako hurrengo partidua, azkena, bihar jokatuko da. Urrutia eta Altuna IIa­ren artekoa izango da. Arratsaldeko 17:00etan, Galarretan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!