Mendizabal II-Bengoetxea VIak finala jokatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 28a, 02:00

Donostia Hiria Torneoko finala gaur jokatuko da. Au­rrez aurre izango dira Oier Mendizabal-Oinatz Bengoe­txea eta Pablo Berasaluze-Aritz Begino. Partidua Do­nostiako Atano IIIa pelotalekuan jokatuko da gaueko 22:15etatik aurrera. Aurretik Chaffe-Oteiza eta Galarza Va-Galarza VIa ariko dira nor baino nor. Torneoko finala jokatu ondoren, berriz, Koka-Otxandorena eta Retegi Bi-Laskurain neurtuko dira.

Mendizabal IIa fin herenegun
Mendizabal IIak eta Ben­goetxea VIak herenegun lortu zuten Donostia Hiria Tor­neoko finaleko txartela Titin IIIari eta Eulateri 12-22 irabazita. Ez zen joku haundirik izan eta hutsak, berriz, dexente egon ziren. Pelotariek ez zuten gahiegi asmatu jokaldiak egiterakoan. Dena dela, Oier Mendizabal fin aritu zen eta bera izan zen lau pelotarien artean mailarik onena eman zuena.

Bihar Olaizola IIa eta Martinez de Irujo
Torneoari amaiera emateko, Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujoren arteko buruz burukoa jokatuko da bihar. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango da Atano IIIan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!