preso eta iheslarien irudiak eta pankarta kendu zizkien ertzainek joan den ostiralean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, presoen eskubideen aldeko kontzentrazioan bildu zirenei. Horrez gain, deialdia egin zuen pertsonari adierazi zioten, gertatutakoaren gaineko txostena egin eta Auzitegi Nazionalera bidaliko zutela. Horren harira, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi du kontzentrazioak egiten jarraituko dutela eta herritarrei eskatu diete, ez bakarrik presoen eskubideak aldarrikatzeko, baizik eta adierazpen askatasuna ere defendatzeko.
Argazkiak eramatea delitu
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi du ez dutela ulertzen «zergatik den orain delitua presoen irudiak eramatea, inoiz delitu izan ez denean».
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Kronikan salatu du, egun batetik bestera aldatu dela araudia; «10 urte inguru daramazkigu argazkiak kalera ateratzen, eta inoiz ez da arazorik izan; orain bat-batean debekatua dago».
Bere esanetan, «legeak ez du espreski argazkiak ateratzea debekatzen, baina Barne Sailaren erresoluzio bat medio, orain ezin da. Azkenean Audientzia Nazionalak erabakiko du delitua den edo ez».
Gaur kontzentrazioa Plazan
AAMk kontzentrazioa egingo du gaur, Plazan, 20:00etan. Herritarrei dei egin diete bertaratzeko, presoen eskubideak defendatzeaz gain, adierazpen askatasuna ere defendatzeko. Ondoren, guztia salatzeko egingo duten kanpainaren berri emango dute. Besteak beste, eskatuko dute balkoietan eta, Euskal presoak Euskal Herrira zapiak jartzea (Garinen eta kontzentrazioan salgai).