Argazkilaritza digitaleko ikastaroa izango da urritik aurrera Biteri kultur etxean eta Nagore Legarreta argazkilariak emango du. Eskolak astean bitan izango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ordu eta erdiko eskolak izango dira eta hilean behin irteerak egingo dituzte larunbata goizetan, ikasitakoak aprobetxatzen ikasteko. Ikastaroa baliagarria izan daiteke argazki munduan hasi berriak direnentzat eta orain arte argazkilaritza analogikoarekin lan egin dutenentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!