Aurten 7garren urtez, Amnistiaren aldeko futbito txapelketa antolatu dute Hernanin eta irailaren lehendabiziko asteburuan jokatuko dute Zubipen. Goizeko 09:00etan hasiko dira eta goizean zehar jokatuko dute; eguerdian bazkaria izango da eta arratsaldean mus txapelketa. Talde bakoitza 7 jokalarik osatuko dute. Jokalari bakoitzak 15 euro jarri behar ditu jokatu eta bazkaltzeko. Bazkaltzera bakarrik ere joan daiteke, 10 euro ordainduta. Aldez aurretik izena eman behar da honako telefono zenbakira deituta: 610 905 322.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!