Monozikloan 200dik gora kilometro eginda, atseden hartu zuten herenegun Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 27a, 02:00

oiartzundik abiatu ziren Pedro eta Joxe duela astebete eta hiru egun, eta bederatzi egun eman dituzte monoziklo gainean. Altzakoak eta bizkaitarrak 200dik gora kilometro egin dituzte gurpil bakarreko bizikletan, Gipuzkoa eta Nafarroan barrena eta herenegun bukatu zuten buelta Donos­tian. Aurretik ordea Herna­nin gelditu ziren ezagunei kasu egitera eta Karbonerako lagunekin bazkaltzera eta atseden hartzera. Ibilbide luzea egin dute: Oiartzun, Igeldo, Zarautz, Aia, Aizarnazabal, Azpeitia, Azkoitia, Urretxu, Alegi, Leitza, Andoain, Hernani eta atzo, bukatzeko, Donostia.

Helburua ondo pasatzea
Bi artisten helburua ondo pasatzea zen eta halaxe egin dute. Bi kirolariek eskerrak eman nahi izan dizkiete bereziki gaztetxeetako eta okupaetxeetako pertsonei laguntza haundia eman dietelako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!