Plaza bete jende ibili dira egunotan Ergobia auzoan. Joan den ostiralaz geroztik musika, sagardoa, otordu franko eta festa betean ibili dira auzotarrak. Atzo egun beteko jaia egin zuten eta orain atseden hartuko dute larunbatera arte, Kabilan oraindik ere festarako gogoarekin baitaude.
Uzkudun irabazle idi deman
Idi dema oso estimatua dute auzoan eta urtero urtero kategoriako frogak antolatzen dituzte. Aurtengoan Errexilgo Uzkudun izan da txapelduna 97 plaza eginga, Aiako Izetak 77 egin zituen; Errenteriako Illarretak 70 eta Igeldoko Olasagastik 69 plaza.
Egun osoko jaia
Kabilan
Txalaparta eta trikitilariekin girotuko dute goiza auzotarrek. 11:30etan izango da eta hala Kabilako edo Gurutzeta auzoko sagardotegietako sagardoa probatzeko prestatuko dira. Ondoren, bazkaria egingo dute eta arratsaldean haurrentzako jolasak izando dira. Ilunabarrera arte izango dute haurrek jolasteko aukera eta jai eguna bukatzeko zezensuzkoa izango da 20:00etan.
Larunbatean Kabilan
11:30 Txalaparta eta txistulariak.
12:00 Kabilako sagardotegien sagardo dastaketa.
14:00 Herri bazkaria trikitixarekin.
18:00-20:00 Haurrentzako jolasak. Jolasen bukaeran, zezen suzkoa.