Irailaren 1ean hasiko dira ikastaroak eta indoor walking eta body training-a uztartzen dituen ikastaro berria ere bada

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 26a, 02:00

Datorren astean hasiko dira ikastaroak kiroldegian eta inork izena eman nahi badu, orain du aukera, kiroldegiko bulegoan, astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 13:00etara. Ikasturte berriko prezioak honakoak dira (abonatuentzat; 10 hilabeteko ikastaroak): 100 minutuko ikastaroak (aerobik, mantenimendurako gimnasia, eta ciclo indoor 187.60 euro; 50 minutuko ikastaroak (ostiraleko gehigarria) 93.50 euro; eta pilates, indoor walking, body training, bosu- GAP eta konbinatua (2 egun) 324.00 euro. Azkeneko ikastaroa, konbinatua, berria da, indoor walking-a eta body training-a egiteko egun banatan, astelehen eta asteazkenetan, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!