Fatimetu, Fatma, Mohamed, Bujari eta Mohamed pozik dabiltza Hernanin.

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 26a, 02:00

Saharako errefuxiatu kanpamenduetatik udara pasatzera etorritako bost lagunak -Fatimetu, Fatma, Mohamed, Bujari eta Mohamed ederki dabiltza Hernanin, bazterrak ezagutu eta jolastu eta jolastu. Kronikari adierazi diotenez, uretan jolastea da gehien gustatzen zaiena, igerilekuan batez ere, baina baita hondartzan eta errekan ere. Kanpamenduetan egongo balira, hondarrarekin jolastuko luketela adierazi zuten, horregatik dituzte hain gustoko hemengo jolasak, paseoak, kirolak eta abar. Udaran bizikletan ibili dira, parkera joan dira, Donostiara ere joan dira, akuariumera -baten batek piratak ere ikusi omen zituen Donostian-, animalia asko ikusi dituzte eta abar. Umeak egunero elkartzen dira Biteri kultur etxean begiraleekin eta arratsaldetan harrera familiekin egoten dira. Egonaldian, bide batez, umeei behar dituzten errebisio medikuak egin dizkiete, etxera sendo-sendo itzultzeko irailean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!