Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 27a, 02:00

ume eta helduen gozamenerako datorren hilaren 6an, igandea, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Hernanin izango dira, kiroldegiko frontoian, arratsaldeko 18:00etan. Be­ren azkeneko diskoa Piratak aurkeztera etorriko dira.

‘Piratak’ diska berria
Pailazoak Piratak azkeneko diska aurkeztera etorriko dira, joan den urtean argitaratua. Epoitataiye, Unblenble, Itsasontzi baten eta Agur Pakito bezalako abestiak en­tzungo dira kiroldegian.

Sarrerak 6 euroan salgai
Sarrerak salgai daude dagoeneko kiroldegiko Atxiki tabernan eta Kale Nagusiko Elkar dendan (lehengo Lete). 6 euroan daude ume zein helduen­tzat. Bi urtetik beherako ume­ek ez dute sarrerarik ordaindu behar. Informazio gehiago www.katxiporreta.com-en.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!