Osiñagako auzotarrak Arabar Errioxara joango dira egunpasa irailaren 6an

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 25a, 02:00

Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere, irailean egunpasa egiteko asmoa dute Osiñagako auzotarrek. Aurten zertxobait aurreratu dute eguna eta hilaren 6an, igandean joango dira. Asmoa dute Arabar Errioxara joan eta eguna han pasatzea bazterrak ezagutuz. Irteera goizeko 08:30etan izango da Loiditik edo Bordaberritik. Bazkaria Paganosen dagoen bodega bateko jate­txean, El Rincón de Olanon, izango da. Autobusa Auzo Elkarteak ordainduko du. Joaten denak bazkaria besterik ez du ordaindu beharko eta 30 euro inguru izango da. Joan nahi duenak lehenbailehen izena eman behar du. Horretarako komisioko norbaitekin hitz egin beharko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!