Donostia Hiria Torneoko finalaurrekoa jokatuko dute gaur Berasaluze VIIIa-Beginok Xala-Goñi IIIaren aurka. Donostiako Atano IIIa pilotalekuan izango da. Beste bi partidu ere jokatuko dira. Aurretik Galarza V-Merinok Belloso-Ibai Zabalen aurka jokatuko dute eta ondoren, Leiza-Peñagarikanok Aritz Lasa-Laskurainen aurka. Gaueko 22:00etatik aurrera izango dira
partiduak.
Bihar, berriz, Oier Mendizabalek Oinatz Bengoetxearekin jokatuko du Titin IIIa-Eulateren aurka. Beste bi partidu ere izango dira. Hauek ere 22:00etatik aurrera jokatuko dira Atano IIIan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!