Ergobiko jaiei hasiera emateko IIgarren kros lasterketa herrikoia egin zen larunbatean. Bernardo Arzallusen omenez egin zen. Bertan, 75 pertsonek hartu zuten parte. Lehenengo gizonezkoa Ibai Alba hernaniarra izan zen 0:32:11 denborarekin. Emakumezkoetan, berriz, Klaudia Behobide hondarribiarra izan zen lehenengoa 0:37:44 denborarekin.
Bigarren postuetan geratu ziren Gonzalo Sukunza eta Maria Lopez de Tejada. Beteranoetan, berriz, Dioni Agredano eta Idoia Esnaola. Lehenengo ergobiarra Iñigo Ruiz izan zen eta sari lokala Iñaki Aramendik lortu zuen. Sari berezia ere banatu zen eta hori Julia Beari eman zioten. Parte hartzaileen zerrenda osoa ikusi nahi duenak www.ergobia.com helbidean sartzea besterik ez du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!