Maila haundiko frogak gaur herri kirolen egunean

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 24a, 02:00

herri kirolak estimatzen dituenak badu nora jo gaur, Ergobin kategoriko frogak izango baitira, bai idi eta zaldi deman, bai harri jaso­tzen ere. Idi deman Aiako Izeta, Errenteriako Illarreta, Igeldoko Olasagasti eta Erre­xilgo Uzkudun ariko dira zeinek plaza gehiago egin bi txandatan, gaur eta bihar, jokatuko den deman. Harri jasotzen berriz, Izeta aita-semeak errekorra jarri nahi dute, 100 kiloko zilindro zaharrarekin. Txanda librean, harria 100 aldiz al­txatzeko asmoa dute.

Sagardo lehiaketa atzo
Sagardo lehiaketa izan zen atzo eta Astigarragako Bere­ziar­tuak irabazi zuen. Lizeaga izan zen bigarren eta Alo­rrenea hirugarren. Jende­tza bildu zen plaza berrira sagardo tragoska egin eta pintxo muturra jatera. Arra­tsaldean ume jola­sak izan ziren plazan bertan eta gozatu ederra hartu zuten umeek hango jolas, opari eta txokolatearekin.

Ergobin gaur
10:00 Diana.
12:00 XLVgarren Ergobia Saria idi-proba.
Proba (lau saio bi egunetan).
Partehartzaileak:
- Aiako Izeta.
- Errenteriako Illarreta.
- Igeldoko Olasagasti.
- Errexilgo Uzkudun.
Saioak 12:00etan eta 13:00etan izango dira eta tartean bertsolariak.
14:00  Bazkari ofiziala Estanco tabernan.
17:30 `Incansables´ txaranga.
18:00 Gaztelu puzgarriak Plazan.
18:30 Herri kirolak.
Harrijasotzaileak:
- Aiako Izeta aita-semeak.
- Leitzako Perurena aita-semeak.
- Errexilgo Aimar Irigoyen.
- Otxandioko Urdax.
 * Erakustaldiaren barruan, Izeta II eta bere semea zilindro zaharrarekin errekorra jartzen saiatuko dira.
23:00 Abere proba 800 kg-ko harriarekin.
- Ereñotzuko Imanol Paolla.
- Zumaiko Juan Aginagalde Etxetxo.
- Urnietako Azkonobieta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!