Auzotarrak egunpasa joango dira irailaren 6an

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 23a, 02:00

Osinagako auzotarrak urtero egunpasa joaten dira iraila partean eta aurten ere halaxe egiteko asmoa dute. Aurten zertxobait aurreratu dute eguna eta hilaren 6an joango dira. Asmoa dute Arabar Errioxara joan eta eguna han pasatzea bazterrak ezagutuz. Joan nahi izanez gero, izena eman behar da, komisioko norbaitekin hitz eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!