Gazte Asanbladak pala txapelketa antolatu du datorren larunbaterako, hilaren 29rako, Tilosetan. Antolatzen duten lehenengo pala txapelketa da eta espero dute jende askok ematea izena. Parte hartzeko baldintza bakarra bikotea mistoa izatea da; bakarrik ere eman daiteke izena. Bikoteek 5 euro jarri behar dute eta banakakoek 2na euro eta erdi. Ekintza hauen helburua da gazteen arteko harremanak sendotzea. Sari goxoak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Bihar bukatuko da izena emateko epea; horretarako, Garin tabernara jo behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!