Berasaluze VIIIak eta Olaizola IIak egurra eman zieten Titin eta Irujori

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 23a, 02:00

Berasaluze VIIIgarrena aurrean, eta Olaizola IIa atzean zirela, bikoteak Titin IIIari eta Mtz de Irujori egurra emateaz gain, partidu ederra jokatu zuen ostiralean, Donos­tiako Atano III frontoian, Donostia Hiria Torneoko le­hendabiziko partiduan, frontoia bete jenderen aurrean.

Erabateko garaipena
Zalantzarik gabe, Asegarceko bikoteak lan hobea egin zuen eta baita errazago ere. Ia hasieratik markagailua alde izan zuten eta aurkariek ez zuten burua altxatzeko aukerarik ere izan eta 7-22 bukatu zen partidua. Olaizola atzean zuela, Berasaluzek lan bikaina egin zuen aurrean eta ez zion aukerarik ere eman Titini.

Atzean ere ondo
Olaizola Lehendabiziko partidua zuen Aimar Olaizolak ostiralekoa atzean jokatzen zuena; ondo aritu zen eta partidu ona jokatu zuen. Partidua bukatutakoan adierazi zuen bere burua ondo ikusi zuela eta lehendabiziko aldia izateko, ondo jokatu zuela eta pozik zegoela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!