Trikitixa, meza eta sagardo lehiaketa eguna hasteko

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 23a, 02:00

batzuk goizean goiz eta korrika hasi zuten atzoko eguna Ergobia auzoan, beste batzuk berriz eguerdirako hurbildu ziren plazara. De­nak bildu zirenean, txalaparta doinu eta Ergobiko himnoarekin eman zieten hasiera festei. Festetan erabat murgilduta, gazta lehiaketa egin zuten arratsaldean, biharko dematan parte hartuko duten abereak pisatu zituzten eta gauean parranda latza egingo zuten askok.

Gaur sagardo lehiaketa
Eguna trikitilariekin hasiko dute auzotarrek eta auzoa esnatu ondoren, Astigarraga aldera abiatuko dira, auzoko hildakoen aldeko meza izango baita parrokian. 11:30ak aldera sagardo le­hiaketari ekingo diote. Arra­tsaldean umeentzako jolasak eta txokolatea izango dira eta ilunabarran zezen suzkoa. Arra­tsaldean hau ere, toka lehiaketa egingo dute parkean eta gauean Alkidantza eta Hartutakorriko munduko le­hia­keta egingo dute.

wErgobin gaur
09:00 Diana.
09:15 Trikitixa.
09:30 Auzoko hildakoen aldeko meza Astigarragako parrokian.
11:00 Sagardo lehiaketa prestatu eta trikitixa.
11:30 Sagardo lehiaketa.
17:00-20:00 Haurrentzako jaia.

(Jokoak eta opariak haur guztientzako izango dira).
Ondoren Txokolatada.
18:00-20:00 Toka lehiaketa Ergobiko parkean.
20:30 Zezen suzkoa.
23:00 Alkidantza eta Hartutakorri-ko munduko txapelketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!