herri lasterketarekin esnatuko da gaur Ergobia auzoa. Bernardo Arzelusen omenezko VIIgarren memoriala da eta urtetik urtera jende gehiagok parte hartzen du. Jaien hasiera ofiziala hala ere, eguerdiko 12:00etan izango da. Orduan auzoko gazteek txalaparta joko dute, Ergobiko festen himnoa entzungo da, eta azkenik, tradizioak erakutsi bezala, Kupela jaitsiko dute. Hortik aurrerakoak bakoitzaren abilidadearen araberakoak izango dira. Gazta lehiaketa Arratsaldean, urtero bezala, artzain gazteentzako prestatutako gazta lehiaketa izango da. Ondoren datozen egunetan dematan parte hartuko duten animaliak, idi eta zaldiak, pisatuko dituzte.
Gauean parranda
Gauean izango da parranda egiteko aukera eta baita kontzertuak ere; honako taldeak entzuteko aukera izango da: Aborto fallido, Bisai eta Anka tarteko.
Festetan tradizioa den zezen suzkoa ere ez da faltako. Gaueko 23:30etan aterako da.
Sagardo lehiaketa igandean
Igandea egun bete-betea izango dute; besteak beste, gero eta jende gehiago biltzen duen sagardo probaketa egingo dute, azken urteetan bezala, plaza berrian.
Demak astelehen eta
asteartean
Urtero bezala aurten ere bi egunetan izango da dema Ergobian, astelehenean eta asteartean. Honako itzaien idiak izango dira plazan: Aiako Izeta, Errenteriako Illarreta, Igeldoko Olasagasti eta Errezilgo Uzkudun. Astelehenean bi bikote ariko dira eta asteartean beste bi.
Ikuskizun paregabea
Aurten ere sorpresaren bat prestatu dute auzotarrek festetarako. Astearte gauean izango da, gauerdian, eta Erase una vez... izena eman diote.
Auzotarrak pozik plaza berriaren inaugurazioan
Dagoeneko probetxu ederra ateratzen ari zaizkio auzotarrak plazari. Hala ere, atzo inauguratu zuten plaza auzotarrek, Astigarragako udal ordezkariak, tartean Bixente Arrizabalaga Alkatea, eta Aiztondo abesbatza eta Gaztelubide fanfarreko abeslariak lagun. Jendetza bildu zen plaza berriaren bueltan.
Urteak ziren errepidea Ergobi erditik kentzea pentsatu zutela. Azken urteetan, auzotarren eskaerei esker besteak beste, proiektuak aurrera egin zuen eta duela bi urte errepidea kanpotik pasa zuten. Plaza haunditzea izan da hurrengo pausua; lehen errepidearen alde bakarra hartzen zuen plaza orain alderik alde dute.
EGITARAUA:
Abuztuak 22, larunbata
11:00 IIgarren herri krosa. Bernardo Arzallus VII Memoriala.
12:00 Auzoko gazteek jotako
txalaparta eta Ergobiko himnoarekin festen hasiera. Kupelaren jaitsiera.
18:00 Gazta lehiaketa.
19:00 Astelehen eta asteartean parte hartuko duten idi eta zaldiak pisatuko dira.
23:00-03:00 Rock jaialdia, `Aborto fallido´, `Bisai´ eta `Anka tarteko’.
23:30 Zezen suzkoa.
Abuztuak 23, igandea
09:00 Diana.
09:15 Trikitixa.
09:30 Auzoko hildakoen aldeko meza Astigarragako parrokian.
11:00 Sagardo lehiaketa
prestatzea eta trikitixa.
11:30 Sagardo lehiaketa.
17:00-20:00 Haurrentzako jaia. Jokoak eta opariak haur
guztientzako izango dira.
Ondoren Txokolatada.
18:00-20:00 Toka lehiaketa Ergobiko parkean.
20:30 Zezen suzkoa.
23:00 Alkidantza eta Hartutakorri-ko munduko txapelketa.
Abuztuak 24, astelehena
10:00 Diana.
12:00 XLVgarren Ergobia Saria
idi-proba. Proba (lau saio bi egunetan). Partehartzaileak:
- Aiako Izeta.
- Errenteriako Illarreta.
- Igeldoko Olasagasti.
- Errexilgo Uzkudun.
Saioak 12:00etan eta 13:00etan izango dira eta tartean bertsolariak.
14:00 Bazkari ofiziala
Estanco tabernan.
17:30 `Incansables´ txaranga.
18:00 Gaztelu puzgarriak Plazan.
18:30 Herri kirolak. Harrijasotzaileak:
- Aiako Izeta aita-semeak.
- Leitzako Perurena aita-semeak.
- Errexilgo Aimar Irigoyen.
- Otxandioko Urdax.
* Erakustaldiaren barruan, Izeta II eta bere semea zilindro zaharrarekin errekorra jartzen saiatuko dira.
23:00 Abere proba 800 kg-ko harriarekin.
- Ereñotzuko Imanol Paolla.
- Zumaiko Juan Aginagalde Etxetxo.
- Urnietako Azkonobieta.
Abuztuak 25, asteartea
10:00 Diana.
12:00 XLVgarren Ergobia Saria idi probaren bigarren ekitaldia.
14:30 Herri bazkaria Ergobiko plazan. Tartean, `Modesto´ren emanaldia. (txartelak ohiko lekuetan salgai).
18:30 Potxin eta Patxin pailazoak.
19:00 `Incansables´txaranga.
23:30 `Incansables´txaranga.
00:00 `Erase una vez...´ ikuskizuna.
02:30 `Ergobiko pobre de mi´ berezia festei bukaera emateko.
Abuztuak 29, larunbata
Gurutzeta edo `Kabila´ auzoko
festen egitaraua.
11:30 Txalaparta eta txistulariak.
12:00 Kabilako sagardotegien sagardo dastaketa.
14:00 Herri bazkaria trikitixarekin.
18:00-20:00 Haurrentzako jolasak. Jolasen bukaeran, zezen suzkoa.