Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertuak Chillida Lekura ere iristen dira. Bihar bertan Kirmen Uribe olerkari ondarrutarrak eta Judith Jauregi pianojole donostiarrak elkarrekin prestatutako ikuskizuna emango dute. Errepertorioan XXgarren mendeko lanak gogoraraziko dituzte; esate baterako, Ravel, Albeniz eta Bartoken musika eta Lauaxeta, Orixe eta Lizardiren olerkiak. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan izango da eta ordubete lehenago irekiko dute sarrera. Bertara joateko sarrerak 10 euroan dira eta Internet bidez erosi daitezke www.quincenamusical.com helbidean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!