I-Andre Kalen sartu ahala
hau da jendetza zabala
barrarik-barra dabiltz manifa
balitza bezala!
hau egarri nazionala,
gora gu ta Erreala!
Reboluziyo eguna degu
´Igande soziala`.
II-Ze euforia daukaten
igande infinito baten,
langabeziak ikusten ditut
problemak edaten.
Nahiz xoxik ez den izaten,
inori ez zerbeza ken,
bihar jeikitzen gutxinez lana
eduki dezaten.
III-Son Cubano ta bolero,
pasiyoz Apeadero,
Karmona berriz, rantxerak jarriz
dabil gerrillero.
Mamboa zainetan, bero
zoramenak janda edo
munduan azken eguna balitz
bezala igandero.
IV-Gaiztotzean irriparra,
ta zorroztu hatzaparra,
argia piztu, musika itzali
ta itxi da barra.
Gazte guztiek marmarra
´zenizienta` trauma zaharra:
zapata galdu baino lehenago
etxeratu beharra!
Egilea: Ixiar Eizagirre eta
Estitxu Eizagirre
Doinua: Aizak hi mutil mañontzi