Mendiriz Mendi mendizale taldeak bi eguneko irteera antolatu du irailaren 2garren astebururako, Lizara, Candanchu eta Bious-Artiguesera. Guztira 35 kilometro inguru egingo dituzte; lehenengo egunean 600 metroko desnibela izango dute eta bigarren egunean 450 metrokoa gutxi gora behera; eta egun bakoitzean bospasei ordu egingo dituzte oinez. Antolatzaileen esanetan ez da mendi buelta zaila eta mendiko betiko materiala eramatea aski da. Irailaren bigarren asteburuan egingo dute irteera eta izena eman behar da elkartean (abuztuan ostegunetan bakarrik irekiko dute, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!