Gaur hasiko da ligaxka eta Altuna IIak jokatu egingo du

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 22a, 02:00

Casino Kursaal Torneoa gaur sartuko da finalerdietako ligaxkan eta lehenengo partidu honetan Altuna IIa eta Zeberio IIa izango dira aurrez aurre. Atzora arte Altuna IIak txapelketan jarraituko ote zuen duda zen, lesio bat tarteko, baina atzoko entrenamenduan du­da guztiak uxatu zituen. Goizean entrenatu zen Koteto Ezkurra eta Txetxu Iriarterekin eta esan zuen, minik ez zuela nabaritu eta sentsazio onarekin bukatu zuela entrenamendua. Ezker hankeko aduktorean tiroi bat zuen Altuna IIak.


Beste hiru partidu gaur
Partidua Galarretan jokatuko da eta aurretik beste bi par­tidu izango dira arratsaldeko 16:00e­tan hasita. Zulai­ka-Zu­bi­zarreta ariko dira Ur­ta­sun-Baleztenaren aurka eta Iñigo Lekunberri-Iriarte Juaristi-Ba­diolaren aurka. Ligaxkako par­tidua bukatuta, Matxin IVa-Etxabek eta Bereziartua-Ionek jokatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!