`Biteritik hona´

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 21a, 02:00

I-Umetan parte hartu genuen
Biteriko historian
bandera gorri-horixka eder
bat gendula atarian,
gero Cara al Sol ozen kantatu
denok zutik galerian,
queso de bola ta-leche en polvo
hiru t’erdiak aldian,
zein zoriontsu izandu ginen
España libre haundian.

II-Aurreko bertso hortan brometan
aurkeztu det iragana,
baina ez pentsa brometarako
izan genuela dana,
garai haietan gure herrian
gertatu zen hainbat drama,
bat bereziki maiz sosegua
leher arazten zidana,
ordu ezkero nire barnean
eraman izan dudana.
III-Goiz jeiki eta bide luzean
badoa baserritarra,
barnean, amak erakutsia
beren hizkuntza bakarra,
erdera ia ez dakilako
egingo diote parra,
derrigortuta, arrotza duen
hizkuntzan egin beharra,
irripar batez ezkutatu du
bere barneko negarra.

IV-Garaiak zerbait aldatu ziran
nahiz ez, guk nahi bezain laister,
ta euskaldunak sortu genitun
hainbat ekitaldi eder,
ikastolaren sorrera eta
euskara bazterrik bazter,
halere hemen ez digu guri
inork oparitu ezer,
dagona dugu euskal jendeak
egindakoari esker.
V-Lehen-historian ta orain berriz
Españako histerian,
bandera bera, mutur aurrean
oraindik gori-gorian,
leche-en-polvo-ez, baina letxeak
daramagun nekaldian,
baina euskaldunok hogeita zazpi
garren erori aldian,
ikasiko deu, danok biltzea
komeni dala agian.

Egilea: Juanjo Uria
Doinua: Hamarreko haundia
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!