abuztua ere laister iritsiko da azken egunetara eta Portuko jaiak ezin urruti ibili. Urtero bezala, hilabetea behar bezala agurtzeko jaigiro ederra izango da Portu auzoan. Jaiak ostiralean 12:00etan hasiko dira suziri jaurtiketarekin eta igandera bitarte ekintza ugariz gozatzeko aukera izango da. Jende mordoxka biltzen duen asto karrera eta sagardo dastaketa ez dira faltako ezta hain dotorea den lorontzi lehiaketa ere. Horrez gain, berritasunak ere izango dira. Ostiralean bertan, rock kontzertu bikainez gozatzeko aukera izango da. Rockerrenak, Trifulka eta The Zepo taldeek joko dute gaueko 23:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, Txaflas Gasteizko monologista ezagunaren umore sorta ikusgarria izango da gaueko 00:00etan. Horrez gain, azken egunerako, hau da, iganderako, dantza erakustaldi berezia antolatu dute. Funky eta Batuka izango dira ikusgai arratsaldeko 18:00etan.
Ostiralean haurrak nagusi
Jaien lehenengo egunean, haurrentzako ekintza mordoa izango da. Goizean marrazki eta pintura lehiaketa izango dute eta ondoren, puzgarriak, elastikoak eta olla, besteak beste. Arratsaldean, gainera, jokoak ere bai: zaku karrera, aulki jokoa...
Helduagoentzat ekintzak ere izango dira ostiralean. Izan ere, lorerik dotoreena zeinek duen erakusteko lorontzi lehiaketa antolatu dute urtero bezala. Arratsaldeko 18:00etan izango da. Parrandarako indarrak hartzeko, berriz, sardin jatea egingo da 20:30etan.
58garren asto karrera
Suziri faltarik ez da izango jaiek iraun bitartean. Goizeko 08:00etan, egunsentia agurtzeko suzirien jaurtiketa izango da bi egunetan. Ordu erdi beranduago, baratxuri zopa larunbatean eta txokolatada igandean. Larunbat arratsaldean mus txapelketa egingo da eta baita 58garren asto karrera ere. Eguna umorez bukatzeko Txaflas monologistaren emanaldia izango da eta ondoren, Laiotz taldea.
Ekintza ugari igandean
Igandean bukatuko dira jaiak, baina ekintzarik ez da faltako. Diana, meza eta pelota partidua izango dira goizean. Eguerdian, berriz, sagardo probaketa. Bitartean Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak giroa berotzen ahaleginduko dira. Ondoren, bazkaria egingo da.
Arratsaldean Funky eta Batuka dantzak ikusteko aukera izango da eta ondoren, herri kirolez gozatzekoa. Jaiei amaiera Laket taldearekin eta zezesuzko eta azken suziri trakarekin emango zaie.
Egitaraua:
Abuztuak 28, ostirala
10:00 Marrazki eta Pintura lehiaketa.
11:00-13:00 Haurren Parkinga:
- Puzgarriak
- Ohe elastikoak
- Parke txikia
- Olla
12:00 Jaien hasiera suziri jaurtiketa, buruhaundi eta txistulariekin.
13:00 Marrazkien erakusketa.
16:00-19:00 Haurren Parkinga.
17:00 Haur jokoak:
- Zaku karrera
- Aulki jokoa
- Lokotxak
- Ura eta irinaren jokoa...
18:00 Lorontzi lehiaketa.
19:00 TUTE txapelketa Pedro Mari tabernan.
20:30 XIXgarren Sardin jatea.
23:00 Kontzertuak: `Rockerrenak´, `Trifulka´eta `The Zepo´.
Abuztuak 29, larunbata
08:00 Suzirien jaurtiketa.
08:30 Baratxuri-zopa.
11:30 Haur jokoak
13:00 Zinta lasterketa opariekin.
16:00 MUS txapelketa `Shangay´tabernan.
Ordu berean, Umeentzat tailerrak.
18:00 LVIIIgarren asto lasterketa.
Ondoren, `Patxin eta Potxin´
pailazoen ikuskizuna.
Ilunabarrean, Afaria.
00:00 `Txaflas´monologista.
01:00 `Laiotz´taldea.
Abuztuak 30, igandea
08:00 Suzirien jaurtiketa.
08:30 Txokolatada.
09:30 Diana txistulariekin.
11:00 Meza auzoko hildakoen alde.
11:30 Lehenengo urteko pelota
partiduaren errebantxa: Paul Ojuel eta Unai Alvarez.
12:30 Sagardo probaketa Oihane, Itxaso eta Maialen trikitilariekin. Parte hartuko duten sagardotegiak: Eula, Olaizola, Otsua-Enea, Iparragirre, Elorrabi, Itsasburu, Rufino, Alberro, Altzueta eta Oialume-Zar.
Ordu berean, `Hernaniko Bertso Eskola´ko bertsolarien saioa.
13:00 XXXV Toka eta Bote txapelketa.
14:30 Bazkaria.
18:00 Funky eta Batuka dantzen
erakustaldia. Hernaniko `Ainara Dantza Eskola´ren eskutik. Ondoren dantza saio irekia.
Ondoren Herri kirolak:
- Nazabal txapelduna, Dabid Amillano altsasuarra eta Xabier Dorronsoro zeraindarra.
- Goenatxo aita-semeen erakustaldia harri ezberdinekin.
Jarraian, `Laket´ taldea.
00:00 Jaien amaiera: Zezensuzkoa eta azken traka.