Larunbateko pala txapelketan izena emateko azkeneko eguna da gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 24a, 02:00

Gaur da azkeneko eguna Gazte Asanbladak larunbaterako antolatu duen pala txapelketan izena emateko. Izena eman nahi izanez gero, Garin tabernara joan behar da. Gazte Asanbladak antolatzen duen lehenengo pala txapelketa da eta jendeak izena ematea espero dute. Tilosetan jokatuko da eta baldintza bakarra jarri dute, bikoteak mistoak izatea, neska-mutilek osatua alegia. Banaka ere eman daiteke izena eta bertan antolatuko dituzte bikoteak. Bikote bakoitzak 5 euro jarri behar ditu eta banaka izena emanez gero, bina euro eta erdi. Antolatzaileek adierazi dute sari goxoak izango direla irabazleentzat. Gazte Asanbla­daren helburua da honelako ekintzen bidez, herriko gazteen arteko harremanak sendotzea, horregatik, dei egin diete herriko neska-mutilei txapelketan parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!