Ertzaintzak presoen irudiak eraman zituen

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 23a, 02:00

Ostiralean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, kontzentrazioa egin zuten Zinkoenean, Gaixo larriak eta kondena betea duten euskal presoak etxera lemapean. Kontzentrazioan zeudela, er­tzainak joan ziren eta kontzentrazioan zeuden irudiak, preso eta iheslarienak, eta pankarta eraman zituzten. Deialdiaren antola­tzaileek Kronikari adierazitakoaren arabera, kontzentrazioa egiteko baimena bazuten, baina ez irudiak jartzeko. Hala, ertzainek arduraduna identifikatu, irudiak eraman eta Audientzia Naziona­lera bidaltzeko txostena egingo dutela adierazi zioten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!