aspaldi estreinatu zuten arren, gaur arratsaldean inauguratuko dute Ergobiako bizilagunek auzoko plaza. Ekitaldiarekin emango diote hasiera aurtengo jaiei eta gonbidatu bereziak ere ekarriko dituzte okasiorako. Ondoren afaria egindo dute plazan. Ukitu batzuk falta Astigarragako Udalak adierazi duenez, plaza ez dago erabat bukatua eta oraindik ukitu batzuk falta ditu. Hala ere, bizilagunak aspaldi hasi ziren plazaz gozatzen eta orokorrean pozik azaldu dira, «aldaketa ona da hoberako denean; plaza txukuna, garbia eta polita da».
Inaugurazioa eta afaria
Inaugurazioa 19:30etan izango da, Aiztondo abesbatza eta Gaztelubide fanfarrea lagun dituztela. Ondoren, plazan bertan afalduko dute.