Urriza-Etxeberria IIIa ariko dira Matxin IIIa-Urrutiaren aurka gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 20a, 02:00

Erremonte partiduak izango dira gaur ere Galarreta frontoian. Lehenengo partidua Ibarzabal eta Aizpurua IIak jokatuko dute Zulaika eta Gazteluren aurka. Bigarren partidua Urriza eta Etxeberria IIIak jokatuko dute Matxin IIIa eta Urrutiaren aurka. Ondoren Iñigo Lekunberrik eta Agirrezabalak jokatuko dute Juaristi eta Ionen aurka. Eguneko azkeneko partidua Etxeberria IVak eta Etxabek jokatuko dute Agirresarobe eta Urkoren aurka. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partiduak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!