‘Sahara askea’ aldarrikatu zuten Kontxako hondartzan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 20a, 02:00

Udaran ere Mendebalde­ko Sahara gogoan dutela eta, saharar herriaren eskubideak aldarrikatu zituzten joan den ostegunean, Donostiako Kontxa hondartzan. Gipuz­koako bazter guztietatik hurbildutako sahararrek eta sahararren hainbat la­gunek, hondartzan bildu eta Saha­rak aske izateko duen eta herritarrek be­ren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten.

36 urte borrokan
Prentsara bidalitako oharrean, bertan bildutakoek sala­tu zuten saharar herriak, 36 urte borrokan eman eta gero, Marokok zuzendutako «sa­rras­ki baten biktima» izaten jarraitzen duela, nazioarteko komunitatearen isiltasunaren laguntzarekin. Komunikatuan salatu zu­ten Marokok ez dituela bete Nazio Batuak agindutakoak eta sahararren giza eskubideak behin eta berriz zapal­tzen dituela. Era berean gogoratu zituzten preso dauden sahararrak eta desagertuta dauden 500dik gora lagunak. Beraien inguruan zabaldutako harresia eta minak salatu zituzten, sahararrak errefuxiatu kanpamenduetan bizitzera de­rri­gortzen dituztenak. Beraz, Marokori mendebaldeko sa­ha­ratik «alde egitea eta nazioarteak agindutakoa betetzea» eskatu zioten.

Nazio Batuei kritika
Era berean gatazkaren aurrean Nazio Batuen «arinkeria eta isiltasuna» salatu zituzten eta bere aginduak betearaztea eskatu zioten. Espainiako Gobernuaren ja­rrrera ere salatu zuten Men­­debaldeko Saharan duen eran­tzunkizunaren aurrean «beste alde batera begiratzeagatik». Azkenik, herri sahararrak autodeterminaziorako duen eskubidea aldarrikatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!