oraindik ere badira jaietako ekintzak Goizuetan, nahiz eta ofizialki atzo bukatu jaiak. Gaurko egitaraua Udalak eta Ikastolako tabernako kideek antolatu dute. Eguerdian sagardo probaketa egingo dute, arratsaldean berriz, umeentzako zirkoa eta merienda izango dira, eta ondoren, toka txapelketa ume eta helduentzat. Hala bukatuko dira aurtengo jaiak.
Pelotako emaitzak
Astelehenean lehenengo mailako afizionatuen arteko pelota partiduak izan ziren. Emaitzak honakoak izan ziren: Narbarte-Zubiri 25/Mitxelena-Telletxea 19.
Atzo 4 1/2aren barrenean lehendabiziko mailako afizionatuak aritu ziren eta Ricok 22-18 irabazi zion Ollori.
Urtero bezala Goizueta eta Aranoren arteko partidua ere jokatu zen eta Goizuetak 22-16 irabazi zion Aranori.
EGITARAUA:
12:00 Sagardo probaketa plazan.
17:00 Oreka zirko tailerra.
18:30 Berendua.
19:00 Toka txapelketa
ume eta helduentzat.