Zeberio IIak 35-32 irabazi zuen partiduari buelta emanda

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 24a, 02:00

altuna IIa fuerte zetorren baina Zeberio IIak hartu zion neurria, ederki lan eginda. Ostiralean jokatu zuten Casi­no Kursaal Torneoko ligaskako lehenengo partidua eta 35-32 irabazi zuen Zeberio IIak. Larri-larri ere ibili zen Altuna 25-32 aurretik zuela baina asmatu zuen eta galduta zuen partidua irabaztea lortu zuen.

Ostegunean Urrutiaren aurka
Hurrengo partidua ostegunean jokatu beharko du, joan den urteko irabazlearen aurka, Urrutiaren aurka hain zuzen. Galarretan, 16:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!