Ostiralean Frantziako Liga profesionala jokatzen ari diren bi talde izango dira aurrez aurre Donostiako Anoetan: Baionako Aviron Bayonne eta Pariseko Stade Francais, 20:30etan. Hernaniko errugbi elkarteak sarrerak emango dizkie errugbi eskolako kideei eta beraiekin joaten diren lagunei (14 urtetik beherakoei). Horretarako, Landarera joan behar dute gaur, 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!