Baiona-Stade Francais partidua ikusteko sarrerak emango dizkiete Hernaniko Errugbi eskolako kideei bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 18a, 02:00

Ostiralean Frantziako Liga profesionala jokatzen ari diren bi talde izango dira aurrez aurre Donostiako Anoetan: Baionako Aviron Bayonne eta Pariseko Stade Francais, ilunabarreko 20.30etan. Hernaniko errugbi elkarteak sarrera mordoska dauzka errugbi eskolako kideentzat eta beraiekin joaten diren kideentzat, doan emateko, beti ere 14 urtetik beherekoak badira. Sarrerak nahi izanez gero, Landaretik pasa besterik ez dago, bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!