Zarautz Hiria Torneoak onenak emango ditu gaur, izan ere, punta puntako jokalariak izango dira kantxan finala jokatzen; tartean Oier Mendizabal eta Aimar Olaizola. Finalaurrekoa Gonzalez eta Paskualen aurka jokatu zuten, baita irabazi ere, eta gaur Bengoetxea VI eta Begino izango dituzte aurrez aurre, hauek Titin III eta Goñi IIIri irabazi ondoren. Udako Torneorik garrantzitsueneko finala gaur arratsaldean jokatuko da, Zarauzko Aritzbatalde pelotalekuan, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!