Oianume erreka guztiz aldatua dago

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 18a, 02:00

OIANUME erreka, zati haundi batean zeharo kanalizatua doa, batez ere Martindegi auzoan. Errekaren degradazio maila altua da eta dibertsitate altua egotea eragozten du. Berez, Polipasoko erreka izenarekin jaiotzen da Asti­garragako lurretan eta Her­naniko lurretatik igaro ondoren, ostera, Astigarragan el­kartzen ditu urak Urumea ibai­aren ubide nagusiarekin.

Ibaiertzeko basoaren egoera
Errekaren sorburu aldera, Her­naniko herri lurren ba­rruan, ibaiertzeko landaredian haltza, lizarra eta urritza ikusten dira, baina platanoa eta sasiarkazia dira batez ere ibaiertzean zabaltzen direnak. Budleja davidii bezalako landare inbaditzaileak ere badira. Martindegin, berriz, ibaier­tzean landare gutxiago da­go, hara iristerako erreka baratza eta etxe artetik igaro­tzen baita.

Arriskuak eta proposamenak
Erreka guztiz aldatua dago: ibaiertzean zuhaitz aloktonoak edo kanpokoak daude, erreka kanalizatua da­go, etxebizitzen artean eta errepidearen albotik zati haundian. Ahal izanda ibaiertz naturala berreskuratu beharko litzateke errekari bere konplexutasuna emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!