Umore Ona Peñaren egun haundia gaur, 50garren urteurrenean

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 18a, 02:00

peña Eguna beti izan da berezia Goizuetan bertakoentzat eta bisitarientzat eta gaurkoa are bereziagoa izan­go da. Izan ere, 50 urte bete ditu aurten Umore Ona Peñak, beraz, hori ere ospa-tzeko izango dute. Urteurre­na dela eta, besteak beste, beraiek bota zuten jaien hasierako txupinazoa eta 50 urteetako ibilbideak ikusteko argazki eraskusketa ere jarri dute plazako txoznan.


Peñaren kalejira arratsaldean
Umore Ona Peña izango da zalantzarik gabe egun osoko protagonista gaur. Bazkaldu ondoren, arratsaldeko 17:00­ak aldera hasiko da festetako ekitaldirik esperoena, Peña­ren kalejira herrian barrena. Suge txuri-berde-gorria he­rriko txoko guztietara ailegatuko da, saltsa eta umorea herrian zabaltzeko, bere izenari ohore eginez.

EGITARAUA:

09:00 Diana Umore-Ona Peñaren sortzaileen eskutik.
12:15 bi pelota partidu:
* 4 1/2aren barrenean lehenengo mailako afizionatuak: Rico/Ollo.
* Goizueta Aranoren aurka.
Tartean, Umore-Ona Peñaren
sortzaileei omenaldia.
Ondoren, Igandea txaranga kaleetan zehar.
15:00etan, Umore Ona Peñaren bazkaria.
17:00etatik aurrera, Peñaren kaleljira, Igandea txarangarekin.
Ondoren, zezenak plazan.
Ondoren, dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
00:00 Amabirjinen bukaera ofiziala udaletxe aurrean.
Ondoren, dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.
00:30 Kontzertuak gaztetxean: Skatu eta Harrika.
Ondoren, Igandea txaranga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!