atzo jokatu zen Zarautz Hiria Torneoko finala Olaizola IIa-Mendizabal IIa eta Bengoetxea VIa-Beginoren artean, eta Olaizolak eta Mendizabalek alde haundiarekin lortu zuten garaipena, 22-10. Partiduaren hasieratik aurretik jarri ziren eta ez zen aldaketarik izan partidu osoan. Nahiz eta lehen tantoetan nahiko berdinduta ibili, bigarren zatian goizuetarrak estu hartu zuen Begino eta ez zen erantzun onik emateko gai izan Auzakoa. Oier ere txukun aritu zen atzean.
Olaizolak Torneoko Pilotari Onena saria
Txapelketa osoan joko ederra erakutsi du Aimar Olaizolak eta Zarautz Hiria Torneoko Pilotari Onenaren Saria berari eman diote.