Uda aurrera doa eta beste auzo eta herrietan bezala, iritsi dira jaiak Ergobira. Ofizialki larunbatean hasiko dira kupelaren jaitsierarekin, baina aurten plaza berria egin dela aprobetxatuz, ostiralean festen preludioa egingo dute. Plaza berriaren inaugurazioa arratsaldeko 19:30etan egingo da eta bertan, Aiztondo abesbatza eta Gaztelubideko fanfarreak izango dira. Gaueko 21:30etan, gainera, herri afaria egingo da plazan. Txartelak ohiko lekuetan daude salgai. Asteartera arte iraungo dute jaiek.
Benetako kupela
Urtero, larunbatean, kupelaren jaitsierarekin hasi ohi dira jaiak Ergobin eta aurten ere hala izango da, baina benetako kupelarekin. Plaza berrian jarriko dute eta sagardoaren irekiera egingo da. Hori dena 12:00etan hasiko da auzoko gazteek jotako txalaparta eta Ergobiko himnoarekin. Aurretik, goizeko 11:00etan IIgarren herri krosa egingo da Bernardo Arzallusen omenez. Gauean, berriz, rock jaialdia.
Sagardo lehiaketa eta
umeentzako jaia, igandean
Urtero jende ugari biltzen duen sagardo lehiaketa ere egingo da. Igandean 11:30etan izango da eta lehenengo laurek izango dute saria. Dena dela, ez da eguneko lehiaketa bakarra izango, 18:30etan, toka lehiaketa egingo baita Ergobiko parkean. Umeek ere izango dute dibertitzeko aukera. 17:00etatik aurrera, jokoak eta txokolatada izango dituzte, eta ondoren, zezen suzkoa.
Demek eta herri kirolek hutsik ez
Astelehena demen eta herri kirolen eguna izango da eta kirolari ezagunek hartuko dute parte, hala nola, Izeta aita-semeek, Olasagastik, Irigoyenek eta Perurena aita-semeek.
Zaldi deman Paolla, Etxetxo eta Azkonobieta ariko dira. Idi-proben bigarren zatia asteartean izango da. Horrez gain, herri bazkaria, txaranga eta urteroko ikuskizun paregabea izango dira asteartean. Gaueko 02:30etan amaituko dira jaiak Ergobiko pobre de mi bereziarekin.
Kabila edo Gurutzeta
auzoko jaia
Ergobiko jaiak bukatu arren, Astigarragan festa giroak jarraituko du. Kabila edo Gurutzeta auzoko jaiak izango dira datorren larunbatean. Egun bateko festa izango da.
EGITARAUA:
Abuztuak 21, ostirala
Festen preludioa
19:30 Ergobiko plaza berriaren inaugurazioa. Aiztondo abesbatza eta Gaztelubideko fanfarrea.
21:30 Herri afaria plazan. (txartelak ohiko lekuetan salgai).
Abuztuak 22, larunbata
11:00 IIgarren herri krosa. Bernardo Arzallus VII Memoriala.
12:00 Auzoko gazteek jotako
txalaparta eta Ergobiko himnoarekin festen hasiera. Kupelaren jaitsiera.
18:00 Artzain gazteek egindako gazta lehiaketa.
19:00 Astelehen eta asteartean parte hartuko duten idi eta zaldiak pisatuko dira.
23:00-03:00 Rock jaialdia, `Aborto fallido´, `Bisai´ eta `Anka tarteko’.
23:30 Zezen suzkoa.
Abuztuak 23, igandea
09:00 Diana.
09:15 Trikitixa.
09:30 Auzoko hildakoen aldeko meza Astigarragako parrokian.
11:00 Sagardo lehiaketa
prestatzea eta trikitixa.
11:30 Sagardo lehiaketa. Lehenengo laurei sariak.
17:00-20:00 Haurrentzako jaia. Jokoak eta opariak haur
guztientzako izango dira. Txokolatada ere izango da.
18:00-20:00 Toka lehiaketa Ergobiko parkean. Lehenengo
biei sariak emango zaizkie.
20:30 Zezen suzkoa.
23:00 Alkidantza eta Hartutakorri-ko munduko txapelketa. Sariak
irabazleentzat.
Abuztuak 24, astelehena
10:00 Diana.
12:00 XLVgarren Ergobia Saria
idi-proba. Proba (lau saio bi egunetan). Partehartzaileak:
- Aiako Izeta.
- Errenteriako Illarreta.
- Igeldoko Olasagasti.
- Errexilgo Uzkudun.
Saioak 12:00etan eta 13:00etan izango dira eta tartean bertsolariak.
14:00 Bazkari ofiziala
Estanco tabernan.
17:30 `Incansables´ txaranga.
18:00 Gaztelu puzgarriak Plazan.
18:30 Herri kirolak. Harrijasotzaileak:
- Aiako Izeta aita-semeak.
- Leitzako Perurena aita-semeak.
- Errexilgo Aimar Irigoyen.
- Otxandioko Urdax.
* Erakustaldiaren barruan, Izeta II eta bere semea zilindro zaharrarekin errekorra jartzen saiatuko dira.
23:00 800 kg-ko harriarekin zaldi proba.
- Ereñotzuko Imanol Paolla.
- Zumaiko Juan Aginagalde Etxetxo.
- Urnietako Azkonobieta.
Abuztuak 25, asteartea
10:00 Diana.
12:00 XLVgarren Ergobia Saria idi probaren bigarren ekitaldia.
14:30 Herri bazkaria Ergobiko plazan. Tartean, `Modesto´ren emanaldia. (txartelak ohiko lekuetan salgai).
18:30 Potxin eta Patxin pailazoak.
19:00 `Incansables´txaranga.
23:30 `Incansables´txaranga.
00:00 `Erase una vez...´
ikuskizun paregabea.
02:30 `Ergobiko pobre de mi´ berezia festei bukaera emateko.
Abuztuak 29, larunbata
Gurutzeta edo `Kabila´ auzoko
festen egitaraua.
11:30 Txalaparta eta txistulariak.
12:00 Kabilako sagardotegien sagardo dastaketa.
14:00 Herri bazkaria
trikitixarekin.
18:00-20:00 Haurrentzako jolasak. Jolasen bukaeran, zezen suzkoa.