Ostegunean jakingo da Garikoitz Altunak finalerdiak jokatuko dituen ala ez

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 17a, 02:00

Buruz buruko Casino Kursaal Torneoa azken fasera iristen ari da, eta larunbatean hasiko da finalerdietako ligaxka. Ligaxka hiru pelotarik jokatuko dute, eta horietako bi badakigu zein izango diren: Urrutia (iazko txapelduna) eta Zeberio IIa (iazko txapeldunordea); hirugarrena zein izango den ez dago argi, eta ostegunean jakingo da Altuna IIa izango den ala Urriza. Altuna IIak aduktoreetan tirazo txiki bat du, eta ostegunean egingo du mediku proba, jokatzeko moduan dagoen ala ez jakiteko. Berez berari zegokion ligaxka jokatzean, finalaurdenetan Urriza kanporatu zuelako, baina lesioak ostegunean bere horretan jarraitzen badu, Urrizak beteko du bere lekua. Batek ala besteak, Zeberio IIa ­izango du aurrean larunbatean, ligaxkako aurreneko partiduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!