Gobernu Batzordea bilduko da gaur, Hernaniko Udaletxean. Besteren artean gai hauek landuko dira: alde batetik, Antziolako zerbitzuak berrurbanizatzeko proiektuaz ariko dira. Proiektu hori aurrera ateratzeko egin behar diren obren behin behineko esleipena aztertuko dute. Bestetik, Ereñotzu-Fagollagan oinezkoentzako bidea egokitzeko proiektuari buruz ariko dira. Bilera gaur, 10:00etan, Alkatetzan (2garren solairuan).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!