San Roke eguna ederki hasi eta bukatu zuten atzo Santiomendin. Aurten ere urteroko egitaraua zuten, eta Astigarraga eta inguruetako jendea inguratu zen ermitara, jai usaian. Meza eta dantza emanaldiaren ondoren, bazkaria eta bertso-saioa izan zituzten, eta jende asko bildu zen bertan, aspaldiko gehiena. Betizu-jana eginda, lau bertsolarik postre gozoa jarri zuten: Agin Rezola, Julen Zelaieta, Felipe Zelaieta, eta Iñigo Izagirrek. Gai jartzen Egoitz Aizpuru oñatiarra izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!