«Zer eta non, dago Aranon? Altu, gora... » kantatu zuen Aranok, San Roke egunean

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 17a, 02:00

Txistu doinu artean ospatu zuen atzo Aranok San Roke eguna. Urteroko meza, pelota partidua eta bazkaria izan zituzten, eta aurten, bazkalondoan denek Aranoko Martxa kantatu zuten, oraindik berria, Patxi Apezetxeak eta Xabier Legarretak egina. Pelota partidua Julen Etxenikek eta Aranon ia etxekoa duten Jon Ander Elortzak irabazi zuten 22-18, Ander Lopez eta Jon Etxegoienen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!