Sandia lehiaketa, puzgarriak eta musa gaur Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 17a, 02:00

Jaien erdia pasa den arren, oraindik indartsu dabiltza goizuetarrak eta goizean goizetik berandura arte izango da gaur ere festa.

goizuetako jaiak iritsi di­ra erdibidera, baina oraindik festarako gogoz daude he­rritarrak eta goiz hasiko dute gaur ere eguna. Goi­zeko 07:30etan sandia lehiaketa izango da gazte­txean. Ume­entzako puzgarriak eta elastikoak ere izango dira 11:30etatik 14:00etara eta arra­­tsal­dean, 16:30etatik 18:00­­e­­­tara. Tartean, 12:30e­tan, pelota partidua izango da, Narbarte eta Zubiri, Mitxelena eta Telletxearen kontra. Atzo, Elezkanok eta Gorrotxategik 25-11 irabazi zuten Renobales eta Albisuren kontra. Gaur, arratsaldeko 16:30­etarako mus txapelketa antolatu dute Ixkibin. Ondoren zezenak izango dira. Gaurko dantzaldia Hai­tzamaren eskutik izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!