Umore-Ona dantzan eta kontzertua gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 16a, 02:00

Atzo bezala, zezenak, pilota eta dantzaldia izango dira eta gainera, Umore-Ona dantza taldearen emanaldia eta gaztetxean kontzertua.

goizuetan jaiak bete-be­tean dira eta gaur igan­dea izanda aitzakia faltarik ez da festarako. Egu­na ekin­tzaz be­tea izango da gainera. Atzo bezala, goizean diana, entzierroa eta txistulariekin erraldoi eta buruhaundiak izango dira. Eguerdian, 12:30­etan, pilota partidua eta arra­tsaldeko 17:30e­tan zezenak. Horrez gain, Umore-Ona dantza taldea ariko da 19:00­etan, eta gauerdian, kontzertua gaz­tetxean. Laiotz eta Igan­dea txaranga ere ariko dira.

Pilota partiduak egunero

Aurten ere pilota partiduak ikus­­teko aukera izango da egu­nero Goizuetan. Atzo, Yol­di eta Lin­zo­ain nafarrek (Huar­te eta Eugi) irabazi zuten 25-18, Larrañaga eta Galarraga gipuzkoarren kontra (Azpeitia eta Orio). Gaur Gorrotxategi hernaniarra ikusteko aukera izango da, aurrean Zarata­mo­ko Elezkano duela, bi gi­puz­koarren kontra, Renobales eta Albisu (Alegia eta Ataun). Bihar, Narbarte goizuetarra eta Zubiri berastegitarra ari­ko dira Mitxelena eta Telle­txea­ren kontra (Arantza eta Bi­da­nia). Aurten, jaialdian partidu bakarra denez, 25 tantora ari dira jokatzen. Azkenik, asteartean, bi partidu izango dira. 4 1/2-an, Rico errioxarra ariko da Garralda Huarte­koa­ren kontra, eta on­do­ren Arano eta Goizueta neur­­tuko dira: Aranotik Za­ba­la eta Le­garreta, eta Goi­zue­tatik Ape­zetxea lehengusuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!