Ostiralean hasiko da Donostia Hiria Torneoa, lau aurrelariren arteko partiduarekin: Titin IIIa eta Martinez de Irujo ariko dira Berasaluze VIIIa eta Olaizola IIaren aurka; oraingoan atzean jokatuko du goizuetarrak. Bestalde, hilaren 26an, asteazkena, Mendizabal IIak eta Bengoetxea VIak Tititn IIIa eta Paskualen aurka jokatuko dute. Finala hilaren 28an jokatuko da. Torneoa ez da ordea, ostiralean bukatuko, biharamonean, goizuetarrak eta Irujok buruz burukoa jokatuko baitute. Partiduak Donostiako Atanon jokatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!