Olaizola IIak eta Mendizabal IIak aurkari gogorrak izango dituzte biharko finalean: Bengoetxea VI eta Begino

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 17a, 02:00

Aimar Olaizolak eta Oier Mendizabalek badituzte aurkariak, bihar, Zarauzko Torneoko finala jokatzeko. Oinatz Bengoetxea eta Aritz Begino dira finala jokatuko duen beste bikotea, atzo, Titin III eta Goñi IIIari 22-14 irabazita. Finala, bihar, 18:00etan Zarauzko Arizbatalde pelotalekuan. Aurretik, Arretxe II eta Zearra ariko dira Olazabal eta Zubietaren kontra, eta atzetik, jaialdiko azken partiduan, Del Rey eta Galarza VIa izango dira Mendizabal eta Argoteren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!