Amabirjin bezpera ospatuko dute gaur Donostiako Aste Nagusian, ekitaldiz gainezka datorren eguna. Goizean ikastaroak eta kirola egiteko aukera ez da faltako hiriburuan. Eguerdian bertsolari haundiak entzuteko aukera izango da Easo Plazan: Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Amaia Agirre eta Iker Alustiza. Arratsalde eta gaur partean berriz, musikaz blai izango dira Donostiako kaleak; Saguesen esaterako La Oreja de Van Gogh-en kontzertua izango da.
Piratei dagokienez, koadrilen eguna ospatuko dute gaur, besteak beste, bazkari eta koadrila jaitsierarekin.
EGITARAU OFIZIALA:
Egun osoan, Eskulangintza Azoka.
10:00-13:00 Futbol txapelketa azkarra.
10:00-14:00 Aste Nagusiko Street Basket Txapelketa
10:00 Euskal Pelota ikastaroa.
11:00 Tai-Chi ikastaroa Easo Plazan.
11:00 Puzgarriak Bulebarrean.
12:30 Bertsolariak Easo Plazan.
12:30 Igo itsapeko zinema erakustaldia Aquariumean.
16:00-19:00 Street Basket Txapelketa Alderdi Ederren.
17:00 Kometa eta parapente jaialdia.
17:30 Hip-Hop tailerra.
17:30 Kursaal txiki Zurriola terrazan.
17:30 Haurren jaia, Kursaalean.
18:00 Zezenak Illunben.
18:30 Erraldoi eta buruhandiak
Parte Zaharrean.
18:30 Nazioarteko fanfarreen
erakustaldia Erdialdetik.
19:00 `Felinako udal musika banda´ Bulebarreko kioskoan.
19:30 Salbea, Donostiako Orfeoaia.
19:30 Herri Kirolak, Trinitatean
20:00 `Estampa Navarra´ jotak Konstituzio plazan.
20:00 Freestyle motoak Kursaalean.
21:00-22:30 `Drindots´
berbena, Pasealeku Berrian.
22:45 Su artifizialak (Caballer).
23:30 Zezensuzkoen entzierroa.
23:30 Nazioarteko fanfarreak
Konstituzio Plazan.
23:30 `Akari´ orkestra,
Easo plazan.
23:30 `Germinal Tango´
Bulebarreko kioskoan.
23:30 `Larru haizetara´ antzerkia, Gipuzkoa plazan.
23:30 Kursaal Plus
Zurriola terrazan.
23:30 Kursaal Gune Zabala,
Urumea terrazan.
23:45 `La Oreja de Van Gogh´ Saguesen.
00:00-02:30 Drindots, berbena. Pasealeku Berrian.
PIRATEN EGITARAUA:
Koadrilen eguna
14:00 Bazkaria, noberak berea
16:00 Altxorraren bila, Sarriegi plazan.
19:00 Koadrilen jaitsiera, Campanarion.
23:00 Berbena.