San Roke jaia igandean izango da Arano eta Santiomendin

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 14a, 02:00

igandean San Roke egu­na izango da eta urtero bezala, Aranon eta Astiga­rragako San­tiomendin jaieguna izan­­go da. Bi herrietan ekin­tza ugari antolatu dituzte.

Kanpai-hotsen ondoren hasiko da festa Aranon
Festa 10:30etan hasiko da Ara­non San Martin parrokiako kanpai-hotsekin. Txistula­riak prest izango dira ordurako eta ondoren, San Roke ermitarako bidea hartuko du­te 11:00e­tako mezetara doa­zenak agur­tzeko. Meza bukatzean, pelota partidua ikusteko aukera izan­go da. Julen Etxenike-Jon Ander Elortza/Ander Lopez-Jon Etxegoie­n neurtuko dira. Baz­kari herrikoia ere egingo da Kontzeju tabernan. Baz­kalondoren Aranoko Martxa abes­tuko da eta Segurako ko­rua ere izango da. Jaiegunari amai­­era kalejira eta Agur Jau­na­k­ekin emagno zaio 20:00e­tan.

Santiomendin betizu jana eta bertsolariak
Santiomendin ere 11:00etako meza izango da San Roke egu­nean. Eguerdian, urtero be­zala, Astigar dantza taldearen emanaldia izango da eta ondoren, trikitilariak ariko dira giroa berotzen. Eguerdiko 14:00etan betizu jana izango da eta 16:00­etan bertsolariak. Arra­tsal­deko 17:00­e­­tan dan­tzarako aukera izango da Alaiki taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!